XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1920'gn urtean, zoritzarreko Look aut egunetan, gizarteko zuzengabekeriak zalatzeko, bi bertso sail aundi jarri zituan: Lehengo bertso sailla ogeita zortzikoa, zortziko nagusian; eta bigarrena, Ogei bertsokoa, zortziko txikian.

Bertso oietan, gogor salatu zituan aldi artako kapitaliste jauntxoak, agintariak, guardia zibillak, justizi egilleak, eta abar... Urkiolegi bertsolaria, bai gai aldetik eta bai neurri aldetik, rima aldetik eta euskera aldetik, jator ibilli zala, esango nuke.

Eta naiz, bere bertso multzorik aundienak, drama alorrean sartu, literatura joskera aldetik, irudi, metafora ta konparazio politak erabiltzen dituana dezu.

Baita esaera bitxiak ere, adibidez... Asi zaizkigu plomozko Konpitak partitzen ... Look aut garaian, guardia zibillak tiroka asi ziranean.

Urkiolegi bertsolariari, buruz esan genezake: Gizarteko sentimenduen kantore ta erriko konzientziaren adierazle, izan zala.

Beste bertsoak a) Baserritarraren bizitza zer nolakoa dan adierazteko (1921).

Amasei bertso oietan, baserritarraren bizitza latza aurkezten digu.

b) Emazte gaiarengandik despeira artutako mutil gazte batek... jarrirazi zizkion bertsoak.

c) Boskarren jarrialdia ere, ba omen zuan.

Il zan bezperan, illoba batek (Manuel Txiki'k) kopiatutakoak.

Baiña, Manuel Txiki, anai arteko borrokan (1937), Asturias'en il eta osabaren bertsoak, betirako galdu ziran.

PATXI LAJA BERTSOLARIA (1881-1946) Bizi Kondaira

Bigarren karlistada bukatu ondorengo urteak ziran.

Euskalerria'k, bere foruak galdu zituan ondorengo urteak.

Euskalerri'rako negarra ta zoritxarra, esango zuan gure bertsolariak.